Skip to main content
Indarrak berritzeko

Hartu atseden Sendavivan, indarrak berritzeko eta eskaintza zabal eta askotarikoaz gozatzeko: zerbait jateko aukeretatik hasi eta Nafarroako produktuekin egindako proposamenetara edo abenturarekin jarraitu aurretik hartzeko gutizia gozoetara.

… eta ez galdu Las Aves jatetxea.

«Tierra de Leyenda» ikuskizuna + menua

Inguruko paisaiari eta kulturari omenaldia egiten dien proposamena. Mahaiak partekatzekoak dira, eta platerak erdian zerbitzatzen dira, partekatzeko moduan (4 pertsona), artzainek eta bidaiariek transhumantzietan janaria partekatzen zuten modua gogora ekarriz. Gainera, menua dastatzen duzun bitartean, jatetxea “Tierra de Leyenda” ikuskizunaren agertoki ere bihurtzen da; Nafarroako transhumantzian eta haren mitologian inspiratutako ikuskizuna.

Bi txanda daude: 13:30 – 15:00.
Erreserba egitea nahitaezkoa da, gutxienez 30 minutu lehenago.

Irudia
Restaurante Aves